2010/12/08

BERRESKURAPEN FROGAK (1.EBALUAZIOKOA)

IRAKURRI ARRETAZ!!! ETA ESAN BERRESKURATU BEHARRA DAUKATEN IKASKIDEEI INFORMAZIO GARRANTZITSUA DAUKATELA HEMEN.


DBH1 - DATAK


  • 1.A: abenduaren 16an
  • 1.B: abenduaren 21ean
  • 1.C: abenduaren 15ean
  • 1.D: abenduaren 17an
  • 1.E: abenduaren 17an
  • 1.F: abenduaren 17an




DBH2 - DATAK
  • 2.C: abenduaren 16an
  • 2.F: abenduaren 21ean
     Orain arteko azterketak ikusi (DBH2) [egin klik]

2010/11/15

Ezin aurkitu informazioa (ariketak...) blogean?

Ikasleren batek esan dit ezin izan dituela ariketen ebazpenak-eta blogean aurkitu.

 Blogean post (ohar, mezu edo sarrera) berriak jartzen direnean aurreko postaren gainean kokatzen dira. Beraz, behera joan behar da blogean (pantailan ageri dena baino beherago) aurreko mezuak ikusteko.

 Beste modu batzuk:

  • Eskumako etiketak erabiliz bilatu.
  • Archivo de blog erabiliz bilatu.
 Orain lortu baietz!

2010/11/14

Ikasleon email helbideak

Ikasle hori,

 Teknologia arloko lanak, informazioa... bidaltzeko irakasleak zure email helbidea edukitzea komeni zaizu.

 Beraz, Arrigorriaga Institutuko DBHko 1.A, 1.B, 1.C, 1.D, 1.E, 1.F, 2.C edo 2.F-ko ikaslea bazara, bete beheko formularioa edo, bestela, bidali emaila gtxakar@gmail.com helbidera behean eskatzen diren datuak idatziz.

 Eskerrik asko,

 Garikoitz

2010/11/12

DBH1: MARRAZKETA (2)

Hemen beste ariketa biren ebazpenak.

Neurri batzuk ez daude zehatz eginda (marrazteko programa probatzen ibili naiz).

Marra etena ere hobeto egin behar da.


Baina orain garrantzitsuena ebazpenak edukitzea da.

Asko ikasi!! Gogoratu kontzeptu-mapari (eskema) buruzko galderaren bat sartuko dela.

DBH1: MARRAZKETA

Zuzentzeko falta zaizkigun ariketen erantzunak hemen:
























































2010/11/08

Azken erantzunak

    
Hobeto ikusteko: irudian eskumako botoiaz klik egin eta gorde zeure ordenagailuan.


Gero irudia zabaldu eta zoomarekin handitu.




2.gaiko ariketen erantzunak



1.
 Indar batzuei eusteko eta indar horiek bere oinarri-puntuetara transmititzeko gai den elementu multzoari esaten zaio.

2. Erantzun librea.


l

4.
 Zutabeek konpresio-esfortzuak jasaten dituzte, elementu horizontal bati eusten baitiote.

5.
 Bihurdurarekiko erresitentzia handiko material batez eginak izan behar dute.

6.
 A, B, E eta F-k konpresio-esfortzuei eusten diete.
 C-ek eta D-kk trakzio-esfortzuei eusten diete.



l

7.
 - Lehen egitura deformaezina da, triangeluz osatutua baitago.
 - Bigarrenak eta hirugarrenak triangeluak ez diren zati batzuk dituztenez, deformatu egin daitezke.
 - Laugarrenak eskuairak dituenez, ezin zaizkio loturak deformatu.

8.
 Horrek esan nahi du forma aldatu gabe eta apurtu gabe eutsi behar dietela egiturek esfortzuei eta kargei.


l

9.
 Profilak erabilita materiala aurreztu eta erresistentzia bera lortzen delako; beraz, egiturak arinagoak eta merkeagoak izatea lortzen da.

10.
 Jartzeko modua da desberdina: habeak horizontalean, eta zutabeak bertikalean (zut). Horren ondorioz, ez diote esfortzu mota berari eusten: habeek makurdura-esfortzuei eusten diete, eta zutabeek, konpresio-esfortzuei.


l

 12.
 Egitura masiboek material ugari edo oso elementu lodiak eta astunak erabiltzen dituzte, eta egitura trinkoak izaten dira. Triangeluz osatutakoek, berriz, profil hutsak edo irekiak erabiltzen dituzte, eta konposizio hutsak izaten dira.
 Materialak ere ez dituzte berdinak erabiltzen: egitura masiboek harrizkoak erabiltzen dituzte, hala nola lurra, granitoa eta hormigoia. Triangeluz osatutako egituretan, berriz, altzairua eta egurra erabili ohi da.

13.
 Zubi esekietako taulari tiranteek eusten diotenez, ia ez delako zutaberik behar; zutabe bakarra behar da, gutxienez, tiranteei eusteko. Bilbadurazk zubietan, aldiz, zutabeak dira taularen euskarri bakarrak. Bestalde, bilbadurazko zubietan habeak erabiltzen dira; hormigoi armatuzkoak, ormalean. Habe horiek oso luzeak izan daitezke, baina muga bateraino bakarrik, hormigoia oso astuna baita, eta makurdura-esfortzuekiko oso erresistentzia txikia baitu.

14.
 Bai. Izan ere, arkuak eta gangak triangeluz osatutako sare espazialak erabiliz eraiki daitezke; adibidez, metalezko arkudun zubiak eta Eiffel Dorrea bera.

15.
 Material berriak garatu direlako; esate baterako, altzairuzko profilak. Profil horien bidez, egitura arinagoak eta erresistentzia handiagokoak eraiki daitezke. Bestalde, lehen baino eraikuntza-teknika sofistikatuagoak ere baditugu, gaur egun; adibidez, egiturak triangeluz osatzeari esker, ez dugu zertan gangarik erabili goiko solairuei eusteko (gangak oso astunak dira).


(Hurrengo erantzunak laster)